Zu zara nagusia

20060223

Zarra, goian bego

Gaur Bilboko etxean hil da Telmo Zarraonaindia, Athleticek inoiz eduki duen jokalaririk karismatikoena. Asko dira Telmok utzi dizkigun zertzeladak, bost aldiz ligako pitxitxia, 38 gol denboraldi batean (Hugo Sanchezek ere gol kopuru bera sartu zuen 38 partidutan, baina Telmok, gureak, zortzi partidu gutxiagotan); gaur egun ere errekorrak dirau; edota behin atezaina gaindituta, gol zuloan atezaina lesionatuta zegoela ikusi eta baloia kanpora bota zuenekoa. Futbol zelaian inoiz ikusi ez dugunontzat Zarra izena entzutea historia usaintzea zen, 40-50 urtetako katedraleko giroa sentitzea gure barnean. Oraindik akordatzen naiz lehenengo botak erosi nitueneko pasarte horrekin. Urduri nengoen, bederatzi urterekin azkenean futbolean arituko nintzen, ametsa gertuago ikusten nuen. Nire lehenengo denboraldia hastear zegoen eta botarik ez neukanez gurasoekin joan nintzen Zarraren kirol dendara erostera. Andre bi zeuden bertan, Aita bietako bati hurbildu eta zera esan zion: "Oye, unas botas de fútbol para el chaval, por favor". Emakumea nigana hurbildu eta zein neurrikoak gura nituela galdetu zidan. Erantzun orduko apalategiko garestienak hartuak nituen; halako batean, gizon bat sartu zen eta zera esan zidan: "Para jugar en campos de tierra, que es donde hay que empezar, llévate éstas". Gizonaren aurpegia ikusi eta urduriago jarri nintzen. Zarrak saldu zizkidan lehenengo botak. Merkeenak. Harro atera nintzen kalera, ezin harroago. Ezin aita baino harroago.
Urte batzuk geroago Zarrari egin zioten bere sasoian egin ez zioten omenaldia. 40 urte beranduago azkenean San Mamesek egingo zion omenaldia bere semerik begikoenari. Ilobatxoarekin atera zen zelaira, eta hark egin zuen ohorezko sakea. Ez dut gogoratzen noren kontra izan zen. Baina ezinezkoa zait ahaztea atsedenaldian mikrofonotik esandakoak. Oraindik jartzen zait oilo ipurdiaoroitzean emozioak jota eta asko kostata bota zuen AUPA ATHLETIC! hori. Historia bizia zen, historia bizia da. Athletic maite zuen eta Athleticek maite du.
ATHLETIC 2 (Zarra) - Villareal 0

3 Comments:

At 8:10 AM, Anonymous Fistro said...

Niri be antzar-eperdia ipini jat zure anekdota hori irakurrita, Piru.

Egia esan, atzo gehiegizkoa iruditu jatan Teleberriko lehenengo 10 minutuak gai horri eskaintzea. Gaur, zer diran gauzak, zure testu honegaz hobeto ulertu dot zer izan dan Zarra atletikzaleontzat, atzo Teleberrin emondako informazino guztiagaz baino.

 
At 6:51 PM, Anonymous pitxitxi said...

Ez dakit Zarra karismatikoena izan ote den, Athleticen historia luze eta loriatsuan horrelako titulua merezi duten beste asko ere badirelako. Baina Zarra izan zen Athleticen garairik onenetatik (30. hamarkada) kanpo markarik altuenak lortu zituena. Eta bere izen handia Athletici estu-estu lotuta doa. Bata bestea barik ezin da ulertu. Horrelako jokalariak eta horrelako pertsonak eman izan ditu Athleticek. Zeozergatik esaten dugu munduan futbol klub mota bi daudela: Athletic eta gainerako guztiak. Ea aurrerantzean be Zarra berriak sortzen zaizkigun.
Beti arte, Zarra, eta aupa Athletic!

 
At 1:42 AM, Blogger Mats said...

tire ba1 deskastauena erretirau in bikot ba.
Dana dala Pitxitxiri korreziñotxu bet in bijako, Zarra 40etatuk eurrera ibil zan Atheltic-en, ez 30etan. Jodeeee zuek zarie fuboleroak? Hori inperdonablie dok ba!
Hori bai, oin Zarratxu pare bat ondo etorko littikez gero!

 

Post a Comment

<< Home