Zu zara nagusia

20060208

ATHLETIC - Real Madril

Lehengo domekan Espainiko telebisioan Fernando Lamikiz agertu zen; betiko moduan programaren lemariak Bartzelona eta Madrilerantz egin zuen, inperioko hiriburuan itsaso arroastorik ez badago ere. Hala ere, zirt edo zart erantzuteko galdetegia egin zioten Athleticeko presidenteari. Zeintzuk dira zurigorrien egungo egoeraren arrazoiak, Fernando?. Alde batetik, iazko jokalari garrantzitsu bi joan dira (hobeto esanda, bat joan da eta bestea saldu egin da), gazteak ez dira ondo moldatu lehenengo mailara (????),... Harrituta telebisioari begira nengoen, baina tira, ez da unea errudunak topatzen hasteko.
Orain dela hilabete pasatxo bezala Real Madril etorriko zaigu katedralera, orduan lehoiek partidu ona egin eta galdu zuten. Real Madril Athletic baino askoz hobea ei da alderdi guztietan Clementeren arabera. Sasoiko ei dabil Madril, denboraldiko unerik onenean. Zidane, Ronaldo, Beckham, Robinho, Baptista, Roberto Carlos,.... Redio! 6 - 1 galdu du Madrilek, edo hobeto esanda, 6 -1 irabazi du Zaragozak. Zulo beltza galaxia zurian. Amorru bizian etorriko dira zuriak, amorru bizian hartu beharko ditugu. Madrildarrentzat zauriak sendatzeko partidua guretzat odoljarioa etetekoa. Hil ala bizikoa.

2 Comments:

At 5:01 PM, Anonymous pitxitxi said...

Hi, Piru, bizi haiz?
Bihotzeko batek jota mututu haiz ala?
Oraindik bajagok zer sufritua (martxora arte, esan du Clementek), beraz ez gastatu orain erreserba guztiak.
Idatzi egik zeozer bizirik hagoela erakusteko sikiera.
Aupa Athletic!
Maiatzaren 15ean, Lamikiz kanpora!

 
At 11:40 PM, Blogger Mats said...

Zarra hil da ta ez dozue ezer esango, deskastauok!

 

Post a Comment

<< Home