Zu zara nagusia

20060102

Urteroko partidua eta urteko partidua

Bost egunetan bi partidu garrantzitsu jokatuko dituzte lehoiek, Real Madril eta A Coruñako Deportivoren kontra. Clementek kazetarien galderei erantzunez biak ala biak irabazi behar direla esan du; Iraolak Kopa botatzeak ez duenez ezer bermatzen, irabaztera zelairatuko direla gehitu zuen. Kontuak kontu, Real Madrilen aurkako partidu guztiak bereziak dira Athleticzaleontzat, urteko partidua ei da (Aititeak Madrilen kontrako neurketako sarrera salgai jartzen zuen urteko karneta ordaindu ahal izateko) eta nire kasuan halaxe da. Iazko 0 - 2 zoragarri haren ondoren biziki pozgarria izan zen irakurtzea partidu gehien, etxean zein kanpoan Madrili irabazi dion taldea Athletic dela, gol gehien sartu ei dizkiona Athletic dela. Baina nago, kasu honetan, zurigorrien puntu premia ikusita urteko partidua Deporren kontrakoa dela, eta bestea, ordea, urterokoa (hau meritua!).
ATHLETIC 2 (Urzaiz eta Yeste) Real Madril 0

2 Comments:

At 10:07 AM, Anonymous Piru said...

Golegileak Gurpegi eta Julen; beste biak urteko partidurako utziko ditugu.

 
At 12:44 PM, Anonymous pitxitxi said...

Kopa botatzearena kazetariek bakarrik egin dezaketen galdera da. Logika izpirik ere ez dauka. Kontu bakarra da aste bitan hiru-lau partidu dituzula. Ligan hori gertatzen denean, nork galdetzen du: zer eguazteneko partidua galdutzat joko dugu domekakoa hobeto prestatzeko? Logika absurdua da, baina entzunaren entzunaz, ohitu egin gara. Gaur Real Mandril dator, gure etsairik handiena, gure torneorik maitatuenean. Athleticen hamaikakoan ateratzen direnak ateratzen direla, egurrraaa!
Lamikiz kanpora!

 

Post a Comment

<< Home