Zu zara nagusia

20060121

Real Sociedad - ATHLETIC

Bartzelonaren kontrako partiduaren ajea guztiz pasatu gabe derbiaren atarian gaude. Puntu premia larria daukate lehoiek baina aurrean edukiko duten taldea ere ez dago bolanderak botatzeko moduan. Hala ere, biharko puntuak nork dituen beharrezkoago agerikoa da. Bestalde, Clementeri txakurrarenak esan dizkiote kupidarik gabe Madril zein Bartzelona aldetik, aste osoan egurra baino ez du jaso Barakaldokoak. Eskarmentu handikoa dugu Javi, ur nahasietan igeri egiten jakin badakiela denok badakigu ere, Clubaren babesa eskertuko zuelakoan nago. Iaz egunez egun komunikabideen aurrean zegoen presidenteak sasi kazetari faszista batekin baino ez ei du berbarik egiten, azkenotan Athletic gehien iraindu duen papaorekin hain zuzen. Bere entrenatzailea, Athleticen entrenatzailea, gure entrenatzailea defenditzeko ez diogu entzun ere egin. Ezkutuan. Mutu.
Javier Clemente kargua hartu berria zela, Athleticek bera behar izan duen bakoitzean hor egon dela esan zuen, berak Athletic behar izan duenetan, ordea, ez. Gehiegizkotzat jo nuen esandakoa baina presidentearen portaerak zer pentsatua eman dit.
Dena dela, biharko partida da garrantzitsuena. Irabaziz gero, jaisteko postuetatik alde egingo dugu seguruena, baita Reala guda horretan sartu ere. Galduz gero, "A segunda, a segunda" ohiuak entzuateaz gain Donostiako taldearekiko aldea bederatzi puntukoa izango litzateke. Berdinketak ez duela balio ematen du baina puntu bat gaur egungo egoera ikusita, puntu bat da; eta Getaferi etxean irabaziko bagenio, bigarren itzulian lau puntu edukiko genituzke, lehenengo itzuliko lehen bi partiduetan batu genuen kopuru bera hain zuen ere. UEFAko postuetan egon ginen eta UEFAra joateko moduko 2. itzulia egin beharrean dago Athletic, beraz, puntuak aleka edo hirunaka etorrita ere, ondo etorriak izango dira.
Real Sociedad 0 - Athletic 2 (Etxeberria eta Yeste)

3 Comments:

At 8:20 PM, Anonymous Inflautxu said...

Edozer gertatzen dela ere, realzalea (lausoa eta apala, baina realzalea) den honek ez du desio "a segunda, a segunda" oihurik entzuterik Anoetan, inondik ere ez. Dena dela, uste dut ez duzuela horrelakorik entzungo: eta ez realzale batzuek hori oihukatzeko gogorik ez dutelako, baizik eta iruditzen zaidalako Athleticek irabazi egingo duela.
Animo talde biei, bigarren buelta gogorra dute aurrean eta!
Eta segi horrela Piru, kordura apur bat banatzen futbolaren mundu exaltatu honetan.

 
At 12:42 PM, Anonymous Pitxitxi said...

Nik partiduaren haritik gai polemiko bat atera gura dut: Guerrero. Bada sasoia gauzak argi esateko. Ez dut ulertzen zergatik Clementek ezker hegala sakrifikatu zuen Guerrero hasierako hamaikakoan sartu ahal izateko. Gauza jakina da Yestek ez duela ezker hegalean jokatzen. Ondorioz, ezker hegaleko jokalari peto bat zelairatu barik, Athleticen eraso jokoa prebisibleago eta, ondorioz, pobreago bihurtzen da. DaƱobeitia Guerreroren ordez atera zuenean, Clementek aukera gehiago eman zizkion ekipoari eta ederto nabarmendu zen. Guerrerorenak aspaldi egin zuen eta ez dakit zertara datorren auzi zaharra berriz piztea. Bai, denok dakigu San Mamesen 15.000 (zenbaki bat botatzearren) guerrerozale itsu-itsu daudena, baina errealitatetik kanpo bizi dira. Guerrerok zeozer aportatzen badu ondo, baina bera ekipoaren zerbitzurako eta ez ekipoa eta kluba bere zerbitzuan.
Aupa Athletic!
Lamikiz kanpora!

 
At 9:21 PM, Anonymous Anonymous said...

puto athletic ijjos de puta

 

Post a Comment

<< Home