Zu zara nagusia

20060128

ATHLETIC - Getafe

Getafe dator gaur Bilbora; eta Getaferekin batera Bernd Schuster entrenatzailea. Lar ezaguna da alemaniarra Bilbo aldean. Jokalari aparta zen, espazio txikian ederto jokatzen bazekiena. Berak jotzen zuen taldearen doinua. Egia esanda, katedraleko zaleok ez dugu inoiz estimu handian eduki. Akordatzen zarete "Ir a San Mamés es peor que ir a Corea" esaldi ahaztezin horrekin?. Akordatzen zarete 84ko errege kopako finalean jazotako kontuekin?. Akordatzen zarete Athleticeko hainbat zaleri lata bat bota zieneko irudi horrekin?. Bai, hori dena zale zurigorrion oroimen kolektiboan dago. Baina aspaldiko hauts horiek ez dira harrotu aste honetan, edo kazetariek ez dituzte harritu nahi izan. Schuster ikusten dudan bakoitzean gogora etortzen zaizkit sasoi hartako irudiak. Gaur, aldiz, leihotik begitu eta monte avril edurtuta ikusteak beste partidu zoragarri bat ekarri dit gogora. 83-84 denboraldiko Athletic - Español norgehiagoka. Katedraleko alboetan edurra pilatuta, hotz handia (orduan ulertu nuen zergatik N´kono atezain kamerundarrak eroaten zituen praka luzeak), zapatu iluntzean San Mames beteta. Epikoa izan zen ordukoa eta epikoa izango da gaurkoa. Emaitza errepikatzea ere ez legoke batere txarto.

1 Comments:

At 4:51 PM, Anonymous pitxitxi said...

Partidua jokatu ostean, pozarren nago puntuekin baina ni, behitzat, ezin larriago gelditu naiz. Clementek defraudatu egin nau eta beldurrak airean dabilela uste dut. Zaleok holan ibiltzea, bale, eskarmentu bako jokalari gazteak beldurra sentitzea, baleike, baina Clemente lako txakur zahar bat dardarka ikustea penagarria da. Clemente erratu zen partiduari eusteko moduan (bost defentsa atzean, ezker hegala hutsik, aurre aldean kamuts) eta ordubete eman zuen errakuntza zuzendu barik. Irabazi zuten, eta hori da balio duena, baina jokatzeko modu horrekin ezinezkoa da San Mameseko partiduak aurrera ateratzea, txiripaz ez bada. Eta Athletic salbatuko bada, San Mamesen izango da.

 

Post a Comment

<< Home