Ez doa txarto kontua
Denbora pasa da lehenengo eta azken artikulutxoa idatzi nuenetik, hiru partida hain zuzen ere (hemen denbora partida edo jardunaldien arabera neurtzen da eta); bederatzi puntu jokoan eta bost patrikaratu ditugu, horrela jarraituz gero (hiruko formula erabilita), 38 puntu batuko genituzke denboraldia amaitu bitartean, hau da, 50 puntu guztira. Ez dago txarto. Lehen mailari eutsiko genioke, eutsiko diogu. Baina atzera begira jarrita, Clementek argi samar daukala ematen du. Etxetik kanpo gudarako taldea zelairatu, kriston ahalegin fisikoa eginten duena, eta etxean erritmo handiko partidak planteatuko ei ditu. Espanyol, Mallorca eta Valentziaren kontrako neurketetan hiru gol alde (hirurak geldikako jokaldietan) eta bi kontra (bietan taldearen gabezirik nabarmenetarikoak agerian utziz: kontundentziarik eza eta taldearen gaztetasuna - nerabetasuna esango nuke edota hobeto esanda gaztekeria). Hala ere, baikorragoak gara orain duela hilabete bat baino. Zer aldatu da, bada? Alde batetik, entrenatzailea (jakina); bestetik, zaleon eta komunikabideen jarrera. Mendilibarrek Clementek zapatuan atera zuen taldea atera izan balu, belarriak odoletan edukiko zituen zaldibartarrak. Gurpegi euskarrien aurretik, Bordas hasierako hamaikakoan, Iraola ordezkoen artean, Orbaiz lekutik kanpo,....
Ezin amaitu nabil atzoko gertakari bat azpimarratu barik. Txalotzekoa izan da Valverderen jarrera (komunikabideen aurrean orain arte agertu ez izana) baina txalotzekoa era Bizkaia Irratia jokoan saioko Ramon Basalduaren lana; lehenengo elkarrizketa egin zion Ernesto Valverderi atzo, Athletic utzi zuenetik, hori meritua!, baita Gasteizko entrenatzailearena ere.


