Zu zara nagusia

20051228

Euskal Herriko Selekzioa

Gaur Euskal Herriko selekzioak urteroko partidua jokatuko du San Mamesen; sarrera guztiak agortu dira, leporaino katedrala. Ausartuko nintzateke BECen orain dela gutxi ikusitako olatua ikusiko dugula gaur ere. BECekoa hunkigarriagoa, San Mamesekoa berezkoagoa omen. Nire uste apalean olatuarena beti izan da lehiakortasunik ezaren ondorioa (futbolaz ari naiz), partidu ofizialetan, Athleticek jokatutakoetan, ez dut inoiz horrelakorik ikusi. Jokoan ezer ez dagoen seinale, Gabonetako partidua lar barneratuta daukagula. Neurri handi batean ez dago gure esku haratago joatea, ez da erraza gaur egungo futbol egutegia kontuan hartuta. Maiatzean Galesen kontra jokatuko du selekzioak. Ondo, baina zergatik ez "sparring" modura aritu Alemaniako Mundialean parte hartuko duten zenbait selekzioren aurka?. Partiduak behar dituzte prestatzeko, gure burua eskaini eta partiduak Euskal Herritik kanpo jokatzeko aukerari heldu beharko genioke. Eta olatua, Gabonetan eta Pirineotan ez ezik Europa osoan ere ikusiko dugulakoan/dutelakoan nago.
Euskal Herria 2 (Julen Guerrero eta Raul Garcia) - Camerun 0

0 Comments:

Post a Comment

<< Home