Bilbao-Lieja-Bilbao
Orain dela urtebete Pariseko hotel batetik abiatuak ginen Liejarantz; Historiako liburuetan Bigarren Mundu Gerrari lotuta agertu izan zait beti hiri hori, kirolekoetan, ordea, txirrindularitzari (nork ez luke ikusiko Lieja-Bastogne-Lieja klasika, aspaldi daukagu hartuta egun hori agendan baina ezin bete gabiltza). Hara joan ginen ajeak jota goiz hotz batean (gaueko mus partida gogorra izan zen oso) eta egun zoragarria gure zaletu bizitzaren unerik hunkigarrinetariko bihurtu zen betiko, Historia zurigorrian beste egun bat urrezko letrekin idatzita. Ilusioa hegan daukadala iraganari beste begiradatxo bat egitera behartu nau Ramiro Pinilla idazle getxotarrak, hitzez hitz honelaxe dio 2.020. Argia aldizkarian: "San Mamesera eraman ninduen aitak zazpi urte nituenetik. Beste asko bezala. Horrelaxe sortu zen zalego bero hura: denak txurigorri. Iriondo, Venancio, Zarra, Panizo, Gainza. Onak ziren, onak. Gaur egun ez dago hura bezalako aurrelari-lerrorik. Txurigorri zalea naiz oraindik. Txikitako aztarnak ezin ezabatu. Bazkide ere izan nintzen urte askoan, 50 urtean. Gero, utzi egin nion, garesti zen-eta. Sugar hura era itzali egin zen, nahiz eta ilentiak gori irauten duen, maitasun horrek, alegia. Baina, gaur egun, jakinik barruan zer egosten ari den, jakinik jokalariek zenbat diru irabazten duten...`Zergatik jokatzen dute hauek?´galdetzen diot neure buruari, eta `koloreen alde diot, oraindik".
Iragana utzi egingo dugu eta etorkizuna arduratzen gaituena baita, Betisen kontrako partidua, hain zuzen ere (beste egun zoragarria iazkoa); bada garaia etxean irabazteko, aurrekoan bezalaxe ausartuko naiz emaitza ematen:
ATHLETIC 2 (Urzaiz eta Prieto) - Betis 0.



