Ez dira betiko garai onenak..... zioen Hertzainak taldearen kanta zahar hark. Ez, ez dira sasoi onenak Athleticzaleontzat. Ezkortasunak hartu gaituen honetan, aspaldi sortuta eduki arren, lehenengo artikulutxoa idaztea erabagi dut. Blog honen helburua xumea da, Athleticen gainean berba egitea. Nahiz eta futbol talde hutsa izan ez, futbol taldea badela ez dago zalantzarik, beraz, futbolari buruzko kontutxoak ere agertuko dira lantzean behin, baina argi utzita bera izango dela nagusia blog honetan.
Nire zaletasunetako bat hona ekarri nahi izan dut, inongo asmo handirik gabe, inor mindu nahi gabe, zenbait burutazio, ideia, kritika, asmo, gogo azaleratzeko baizik.
Gaur, azaroak 24, sailkapenaren 20. postuan gaude eta lehen maila lau puntura. Gaur, hain zuzen ere, barkura (igual geuk gabarrara esan beharko genuke) igotzeko egunik aproposenean abiatzen da "Zu zara nagusia" txokoa.
Beste barik eta zapatuan Mallorcari 0 - 1 (Urzaiz) irabaziko diogulakoan.



